2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

AZKEN SARRERA

Lauhilabete osoan zehar ikaskuntza prozesua blog honetan idazten aritu gara, zeinetan gogoko izan ditudan gaiez, hainbeste gustuko izan ez ditudanak, gustora sentitu naizen egunez...
Gaur, Maiatzak 18, Asteazkena, amaiera eman diogu Didaktika Orokorra arloan eraikitako ikaskuntza prozesu honi. Horretarako, sarrera guztien izenburuak idatziko ditut eta honekin batera bkoitzaren sintesi txiki bat, bukaeran hausnarketa orokor bat eginez. 

1. Lehenengo astean, edo sarreran, Didaktika Orokorraren esanahia zein zen deskubritzeko asmoz bideo txiki bat jarri nuen. Bertan, didaktika eta pedagogiari buruzko azalpen txiki bat agertzen zen. 

2.Bigarren sarrera LOCZY lantzen hasi ginenekoa da, zeinetan LOCZY: un hogar para crecer bideoa jarri nuen eta honekin batera bideoan azaltzen zen eta horren inguruno hausnarketa txikia. 

3.Hirugarren sarrera honetan, haur hezkuntzan (bai eta adin guztietan ere) oso garrantzitsua iruditzen zaidan balorea (ELKARTASUNA) ondo islatzen duen argazkia jarri dut.Txikitatik landu behar den gauza dela uste dut, gero nagusitzerakoan merezi duen garrantzia emateko kapazak izateko. 

4.Kasu honetan, didaktika arloarekin loturarik ez duen gaia jorratu dut. Udazkena gaia aukeratu genuen modulu lanerako eta lehenengo fasea gaindituta genuen dagoeneko, baina bigarrenaren hasieran geunden. Beraz, erronka berri hori zer iruditzen zitzaidan, nola sentitzen nintzen...islatu nahi izan nuen. 

5.Deigarria egin zitzaidan esaldiaren argazkia txertatu nuen gainerakoekin konpartitzeko. Esaldi horrek zer pentsatu ematen du. 

6.Esperientziaz hitz egin nuen, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan...bizitzan orokorrean esperientziak duen garrantziaz. 

7.Arizmendi Ikastolan egindako erreportaiari buruzko hausnarketa, Konfidantzaren Pedagogiari buruzkoa. 

8.Haur (eskola) eredu perfektua zein izango litzatekeen zerrendatu genuen klasean. 

9.Tonucciri buruzko hainbat bideo ikusi genituen, berak egindako hitzaldien bideoak izan ziren esate baterako. Bertan, nik jasotako ideia nagusiak eta hausnarketak agertzen dira. 

10.Feldenkraisen haurren mugimendu aukeren inguruko bideoa da. 

11.Izaskun Camiñasek berak abesti jakin batekin bizitako (haurra zenean eta orain praktiketan joan denean) esperientzia kontatzen du. 

12.Mario Alonso Puigek emandako "Construyendo tu sueño" hitzaldian batutako ideia nagusien multzoa eta bukatzeko hausnarketa. 

13.Ostiraletan Curriculuma eta bere diseinuari buruzko azalpenak eman genituenean nire taldeari egokitutako teoriaren zatia eta hausnarketa txiki bat. 

14.Goi mailako gradukoek Unitate Didaktikoei buruzko azalpenak eman zizkiguten, gure Unitate Didaktikoa tokatzen zitzaigunean laguntza eskaintzeko asmoz. Horri buruzko ikuspuntua idatzi nuen. 

15.ANINASA taldearen Unitate Didaktikoari buruzko azalpena; Mazedonia gaia, sentimenduak, prozesua momentura arte.. 

16.Arrankudiagako zuzendariak emandako "Proiektu bidezk ikaskuntza" hitzaldiari buruzko ideia nagusiak eta hausnarketa. 

17.Haurreskoletan zentratutako bideoa, zeinetan eskola jakin baten metodologia, baloreak, printzipioak agertzen diren. Bukatzeko, nik nire ikuspuntua emanez. 

18.Fernando etorri zitzaigun hitzaldia ematera eta nik hainbat ideia batu nituen.

19.LOCZYri buruzko tertuliarekin hasi ginen. Bertan, nire lehen ikuspuntua agertzen da. 

20.Gure Unitate Didaktikoaren aurkezpenari buruzko azalpena eta hausnarketa. 

21.LOCZY eta SOLO ES EL PRINCIPIO bi egun ezberdinetan egindako jardueren inguruko hausnarketak eta hartutako apunteak. 

22.LOCZY tertulia eta Unitate Didaktikoen inguruko ikuspuntua.

23.Lauhilabetea amaitzen ari denez, aste honetan ez genuen gauza askorik egin... LOCZY tertuliarekin bukatu, ebaluazioa, hausnarketak eta Unitate Didaktikoak...Amaierari hasiera ematen hasi.  

24.Elena Herranek emandako hitzaldiari eta alaitzek azkeneko saioan prestatutako pptari buruzko hausnarketa. Amaieraren amaiera.

Orokorrean, prozesu polita eta lasaia izan da, gustura sentitu naiz gehienetan, nahiz eta batzuetan hainbat gauza gustuko izan ez ditudan. Arlo zaila iruditzen zait, baina erabilitako metodoak direla eta nire ikaskuntza prozesu hori erraztu egin zait. 
Sarrera guzti hauek eta gero eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesu luze bat eta gero, orain bai esan dezakedala didaktika zer den badakidala. 

"DIDAKTIKA: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten den eta gertatzen denaren arteko kontzientzia "

AMAIERAREN AMAIERA

Astelehenean, Elena Herran  hitzaldia ematera etorri zitzaigun. Egia esan, berandu heldu nintzen autobusa dela eta, baina heldu bezain laster hitzaldiaren haria jarraitzeari ekin nion. LOCZYri buruzko hitzaldia zen, non hainbat metodo, printzipio..transmititu nahi izan zizkigun.

Adibidez, laguntzarekin ibiltzen ikasi duten haurrek istripu gehiago izango dituzte, haien alboan edo goian dagoenaz ohartzen direlako gehienbat, ez haien aurrean dauden gauzez, beraz, arazoak izango dituzte oztopoei aurre egiteko orduan. Haurrei ez zaie mugimenduak egitera behartu behar. 
Emmi Pikler, berez, komunista zen eta LOCZY ume zurtz etxearen sortzailea, beranduago Hungriara hedatu zena. Metodologia honek umea zuen oinarri edo zentro. Bertan, familietan transmititutako printzipio berak aplikatzen zituzten. Autonomia lantzea oso garrantzitsua da.
Ume zurtz etxeetan zaintza pertsonalizatuak egiten dituzte, estruktura egonkorra dago, finkoa, haurra ez zoratzeko, egokitutako eremua da, mugimenduak egiteko aske...
PIKLER LOCZY printzipioak: 1.Atxikimendua (zaintza eta desioen bidez lortu), 2.Jarduera autonomoa (aktiboa), 3. Testuinguruari buruzko kontzientzia hartzea, 4.Aurreko printzipioen emaitza litzatekeena, osasuna. 
Zaintzak artea edo suplizioa suposatu dezake. Bi bideoen arteko ezberdintasuna ikusi genuen; batean pausuz pausu egin lasai lasai haurrari hitz egin goxo...bestean, aldiz, dena azkar haurrari inolako arretarik jarri gabe. 
LOCZYn egiten diren zaintza motak bainua, jantzi, erantzi, lokartu, jaten eman...dira. Beste bideo bat ikusi genuen, zeinetan emakume batek biberoia eta esnea edalontzi batean ematen zion haurrari. 
Lehenengo edalontzian ematen zion esnea eta gero biberoian. Jaki eta tresna berrien artean aldaketak egiten behar dira, tartekatu. Tresna berri baten erabilpena baso batean ematen hasi zen, ekintza hori lehendik zuen ezagutza batekin tartekatu zuen. Ekintza berri hori barneratuz gero, hurrengo berrikuntza sartu beharko da. 

Hitzaldi egokia iruditu zitzaidan, baina ez kurtso amaieran egin beharrekoa, materia dena jada eman dugulako. Polita izan litzateke irakurliburuarekin ari ginen bitartean ezagutzak hitzaldiarekin bat egitea. Hitzaldiaren edukiari dagokionez, bideoak oso luzeak izan ziren, interesgarriak, baina luzeegiak, ordu eta erdi besterik ez genuela kontutan hartuta. Hori dela eta, ez zigun saioa amatzeko denborarik eman, pena sentitu nuen egia esan. 


Gaur, Asteazkena izanik, talde baten Unitate Didaktiko baten aurkezpena izan dugu, gora behera batzuk izan zituztela dela medio. 
Bestalde, Alaitzek ppt txiki bat prestatu du arloari amaiera borobila emateko. non irakasgaiaren hainbat ezaugarri agertzen ziren, bideo bat.. guk gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaz ohartzeko. 

Egokia izan da azken egun honetan horrelako itxiera izatea, guk gure buruan hausnarketa orokor bat egin dezagun. 

2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

AMAIERAREN HASIERA: LOCZY BUKATU, EBALUAZIOA, HAUSNARKETAK,UD...

Aste honetako Astelehenean, LOCZY landu genuen, baina Alaitzek azken eguna izango zela esan zuen. Gelan oso gutxi geunden egun berean psikologiako azterteka ere geneukalako. Beraz, bost edo seigarren atalean utzi genuen irakurketa. Orokorrean lagungarri izan zaigu LOCZY buruzko informazio hori beste era batean barneratu ahal izateko. 

Asteazkenean, LOCZY egiten jarraitu beharko genuke, baina jarduera hori alde batera utzi genuenez, Alaitzi eta didaktikako lau hilabeteari buruzko ebaluazioa bete behar izan genuen, arloaren hainbat alderdi baloratuz. 
Nik uste dut irakasleei eta arlo berari buruzko ebaluazioa betetzea edo bakoitzari buruzko hausnarketa txiki bat sortzea, gure iritzia islatzeko, proposamenak proposatzeko, irakasleak beste ikuspuntu batzuk ezagutzeko eta bereziki klaseak beste era batean planteatu ahal izateko, berrikuntza ezberdinak sartuz. 



Bukatzeko, Ostiralero bezala Unitate Didaktikoen aurkezpenak izan genituen, azkenak esate baterako. Kasu honetan, lau aurkezpen ezberdin izan genituen, horregatik, denbora aldetik, pixkat larri ibili ginen eta talde batek ezin izan zuen bere aurkezpena bukatu. 

Honako gai hauek aurkeztu zituzten; Animaliak, Haurrak, Arropa eta bukatzeko, Udaberria
Egia esan, oso gai politak eta kuriosoak iruditu zitzaizkidan, batzuk besteak baino ohikoagoak, baina guztiak niri okurrituko ez zitzaizkidan gaiak izanik. 
Gehien gustatu zitzaidan gaia Udaberria izan zen, horren bitartez mota askotako jarduerak landu ditzakegulako; loreak, animaliak, eguraldia, natura.... Irtenbide asko duen gaia iruditzen zait. 
Beraz, Unitate Didaktikoen aurkezpenekin bukatzeko, hausnarketa txiki bat egin nahi nuke. Orokorrean, oso polita eta interesgarria iruditu zait besteen ikuspuntuak ezagutzea; Unitate Didaktikoa nola egin duten jakitea, zer gai iruditzen zaien interesgarri, zer iruditu zaien Unitate Didaktikoa, prozesua zer nolakoa izan den, nola planteatu duten...Besteen lana ezagutzera emateko era ere aproposa iruditu zait; aurkezpen txiki bat egin eta hor ideia nagusienak jarri.
Nik, egia esan, ez nuen aurretik Unitate Didaktikorik egin ez eta ezagutu ere egin, beraz lagungarri izan zitzaidan, batez ere ideia orokor bat barneratu ahal izateko. Egoki planteatutako jarduera entretenigarri eta eramangarria izan dela iruditu zait, errepikatzeko moduko esperientzia. 

2016(e)ko maiatzaren 7(a), larunbata

LOCZY TERTULIA + UNITATE DIDAKTIKOA

Aste honetan, badakizuen bezala, Astelehen eta Asteazkenean Loczy liburuaren beste laugarren eta bostgarren tertuliak egin ditugu zeinetan, lau eta bostgarren kapituluak landu izan ditugun; jolas librea adibidez. 

Egia esan, aurreko tertulietan ez nintzen oso adi ibili eta liburua ahaztu zitzaidan, baina Asteazkenean materiala eraman nuen, apunteak hartu nituen, adi egon nintzen... eta egia esan oso interesgarria iruditu zitzaidan guztion artean egin genuen hausnarketa eta giro polita zegoela iruditu zitzaidan, aski gustora ibili nintzen eta klasea oso azkar pasa zitzaidan. Polita da denen iritziak entzutea, zer iruditu zaien deigarria jakitea, esaldiak nola interpretatu dituzten, zure ideiekin konparatu... Hurrengo tertulian zer hitz egingo zain nago. 


Bestalde, Ostiralean, Unitate Didaktikoen aurkezpenak egin genituen. Guk pasaden astean egin genuenez, beste hiru taldeei tokatu zitzaien aurkezpena egitea. Gaiak honako hauek izan ziren: Hondartza eta itsasoa, baserria eta zirkua. 
Orokorrean, oso gai politak iruditu zitzaidan, politak niretzat baina bereziki haurrekin lantzeko gai politak direlako. Jarduera pila egin ditzakezu gaia oso zabala izanik, ez zutelako inolako mugarik jarri, adibidez: hondartza materiala edo baserriko animaliak...Beraz, horrek aukera anitz eman die jarduerei dagokionez. 
Bestalde, haurrentzat horrelako gaiak deigarriak izaten zaizkie, animaliak baitaudelako. 
Hondartza eta itsasoa unitate didaktikoan, hondartzako elementuak landuko zituztela aipatu zuten, klasean hianbat kutxatan harea, ura, itsas elementuak sartuko dituztelarik, gero arratza jolas bat prestatuko dute... 
Baserrian, ortua landuko dute, baserri batera joan, gazta egin... haurrei baserriko bizitza nolakoa den erakutsiz. 
Bukatzeko, zirkuan, zirkuko sarrerak prestatuko dituzte, lehoiak margotu, antzerki bat antzeztu... Unitate Didaktiko guztien artean hau da osoena dela iruditu zaidana; haiek esan zuten bezala koloreak, formak, elementu eta ezaugarri desberdinak lan ditzaketelako haurrek. Beraz, hau da niretzat denetan egokiena.




2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

LOCZY/SOLO ES EL PRINCIPIO

Aste honetan, esan bezala, Astelehen  Loczyri buruzko tertulia egin dugu, Astelehenean 2. kapituluari buruzko hizketaldiak eginez. Asteazkenean, aldiz, "SOLO ES EL PRINCIPIO" izeneko pelikula ikusi genuen.


Hasieran, haur bat kotxean ageri zen, irratian hainbat albiste kontatzen zituztelarik; 5 ordu terdi ematen dutela haurrek telebista aurrean, bidejolasekin, bonbardeaketa bat izandela nonbait, errefuxiatuak aipatzen zituen, askatasuna gizartean, berdintasuna...
Haur Eskolan, hainbat tailer egiten zituzten, adibidez argizariarekin. Gero, klasean egindako edo hitz egindako kontu horiek etxean kontatzen zituzten.. Jolastokian zegoen egoera ere agertzen zen, musika klasean instrumentuak entzuten zituztenean, filosofiako klasean, marrazten, margotzen, mozorratzen, irakaslearekin harremana, klasean egindako marrazkiak azaldu, hitzez kostatzen zaienez, irakasleak irudien bidez isladatzea erabakitzen du...
Bigarren zatian itzalekin jolasten ageri ziren eta "INTLIGENTZIA"ri buruzko hizketaldia egiten dute.
Beranduago, udan, irakaslea gurasoekin elkartzen da eta kurtsoan zehar gertatutakoa komentatzen dute, eskerrak ematen diote elkarri...
Bukatzeko, heriotzaz hitz egiten dute klasean, gero gurasoekin, etxean.
Ikus bezala, pelikula zatika ikusi genuenez, ez nintzen oso ondo enteratu, baina interesgarria zirudien.
Pelikulan, haurren hitz egiteko zailtasunaz aritzen dira, ikasleok dugun parte hartzeko zailtasunaz. Nik uste dut, askotan, zaila egiten zaigula hitz egitea egoera, lekua, jendea...dela eta. segun norekin gauden, segun zein tokitan gauden, zeri buruz hitz egiten ari garen.. Nik uste dut, gehienetan, lotsa konfidantza falta dela, gure buruak hitz egin nahi du, baina ez gara ausartzen, ez dakigulako esango duguna ondo dagoen, besteek barre egingo duten, gauza guztiz ezberdina esango dugun... Segurtasun falta dugu, horregatik, askotan bultzada txiki hori falta zaigu. 
Bestalde, gu irakasle bidean gaude, eta badakigu lotsak eta segurtasun faltak albo batera utzi behar ditugula klaseak aurrera eraman ahal izateko. Guk ez badugu parte hartzen, haurrak ez ditugu animatuko eta haiek ere ez dira hitz egitera edo parte hartzera ausartuko, beraz, guk animatu behar ditugu, konfidantza hori transmititu, egoera erosoak sortu, gure laguntza eskaini...

Gaurtik aurrera jaia denez, ezin izango dugu Ostiralean saiorik egin. Dakizuenez, Ostiraletan unitate didaktikoen aurkezpenak egiten ditugu, baina hirutaldek edo hurrengo astean egin beharko dute.

Hontaz aparte, aste honetan ez dut sarrera gehiagorik egingo oporretan noalako, hona hemen bloga gaur egitearen arrazoia. Hurrengo sarrera Maiatzean izango da, beraz, zubi ona izan!



2016(e)ko apirilaren 24(a), igandea

UNITATE DIDAKTIKOA

Aste honetako Ostiralean, saio praktikoa izanik, Unitate Didaktikoaren hainbat aurkezpen egin genituen. Ordu eta erdiko saioa denez, hiru taldek besterik ez genuen egin. 

Guk Mazedoniari buruzko Unitate Didaktikoa burutu genuen eta aurkezpena prezi baten bidez egin. Bertan, gure lan osoan agertzen diren ideiak labur labur zeuden idatzita guk gero ideia txiki horiek besteei azaldu ahal izateko.



Eskerrak gai polit eta erraza aukeratu genuen, nik uste dut hori ere oso garrantzitsua dela horrek ere laguntzen duelako eta lana errazten dizulako.

Egia esan, oso urduri sentitu nintzen, baina espero baino hobeto egin genuen aurkezpena. Hori dela eta, gero oso lasai sentitu nintzen, lan hau zailenetarikoa izan baita.
Bestalde, pozten naiz aurkezpena hain goiz egin izana, gainetik pisu handia kendu baitut eta orain beste lan batzuk aurreratzeko aukera izango dut.


2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

PIKLER LOCZY

Astelehenean, Alaitzek esan zuen Pikler Loczyri buruzko tertulia egingo genuela, Astelehen eta Asteazkenetan kurtsoa bukatu arte. Egia da, askok ez zutela liburua erosita, baina egia esan nik ere ez nekien landuko genuenik, lauhilabetea amaitzear zegoelako eta Alaitzek dagoeneko ahaztuta zuela uste nuen. 

Saio batetik bestera egun batzuetako tartea dagoenez, kapituluak irakurtzeko erabiliko dugu, hau da, lehenengo saioan prologoa eta lehenengo zatia landu dugu, hurrengo egunerako bigarren atala edo kapitulua irakurri beharko dugu gero klasean komentatu edo landu ahal izateko. 

Ni irakurtzen hasi nintzen, baina dagoeneko ahaztuta daukat, horregatik garrantzitsua edo interesgarria iruditzen zait klasean horrelako tertulia bat egitea, libururik ez duen edo duela asko iraurrita duen pertsonek birgogoratu edo ideia batzuk barneratu ditzaten. 





Beraz, esan bezala hau egingo dugu lauhilabetea bukatu bitartean, Ostiraletan izan ezik Unitate Didaktikoaren aurkezpenak egingo baititugu. 

2016(e)ko apirilaren 17(a), igandea

FERNANDO-HITZALDIA

Pasaden Ostiralean, Fernando izeneko gizon bat hitzaldia ematera etorri zen. Bertan, hainbat gai jorratu genituen; adimena, ametsak, burmuina, kontzientzia... eta beste hainbat kontu. 

Hasteko, berak esan zigun hainbat karrera egin zituela, homeopatia, osteopatia, fisika... baina magisteritza ez zuela ikasi, hori ikastera ausartzen ez zelako. Hezkuntza oso gai garrantzitsu eta arduratsua iruditzen zitzaion, irakasteari beldur zion. 

Hitzaldia hasi aurretik zeri buruz hitz egin nahi genuen galdetu zigun, eta adimenaz hitz egiten hasi ginen. Adimena definitzeko esan zigun, baina hura definitzeko ez ginen gai izan, bera, aldiz, bai, baina ez genuen tutik ere ulertu.  Gizakiak kanpokoa ulertu eta interpretatzeko gaitasuna da, interpretazio horiek era batean edo bestean egingo ditugu, pertsonaren arabera, pertsona hori nola sentitzen den kontutan hartuta...

Kontzientzia, bestalde, pertsonok dugun beste gaitasun bat da, zeinen bidez jakin eta gauzak ezagut ditzakegun. 

Izatea eta zerbait izatea ez dira gauza berdinak. Honako ideia hau planteatu zuen, jendeak ulertu eta ahiz azaldu zuen, baina nik ez nuen bien arteko desberdintasunik aurkitu.  Egia esan, bai, aurkitu nituen, baina ez dakit nik uste nuena egokia zen. Hala ere, ez nuen ahoz esan, lotsa ematen zidalako, albokoarekin komentatu besterik ez nuen egin. 

Guk, pertsonok, bi estatu edo maila besterik ez ditugu ezagutzen; esna eta lo
Esna gaudenean eta oso adi gaudenean neke sentsazioa edo mina sentittzen dugu buruan, bekokian, txakra hor kokatuta baitago. Lo egin aurretik, bestalde, sustoa hartzen dugu batzuetan, ia guztiz lo gaudelako eta bapatean kanpoko zerbait pertzibitu edo jasotzen dugu. 
Ametsei dagokienez, guk egunean zehar izandako arazoak memorian sartzen dira eta hori geratzen dira gauean ametsetan isladatuz eta tentsioak hustuz. Batzuetan, amets itsusiak izaten ditugu, el sueño paralitico izenekoa eta horietan angustia sentitzen dugu eta kausa, normalean, antsietatea izaten da. 

Gorputzari dagokionez, beste bi mota edo estatu ezagutzen ditugu; mentala eta fisikoa. Batzuetan, gorputz metala beste toki batean daukazu eta gorputz fisikoa mugitzen ez digu uzten, adibidez. Horregatik, batzuetan, ezin gara ezta mugitu ere egin eta gorputz mentala eta fisikoa bat egiten dutenean edo berriro elkartzen direnean hori egitea lortzen dugu. 

Bestalde, ezagutu eta jakin bi kontzeptuen arteko ezberdintasuna aipatu zuen. Zerbait ezagutzea, esperientzia hori bizi izatea da, jakitea, aldiz, zuk irakurritako informazioa edo horri buruz duzun ideia. 
Beldurrak jakinduria kontrolatzen du, zerbait ez badugu ondo barneratzen jakiteari, ikasteari beldur diogulako da.

"La realidad es lo que se conoce, no lo que se sabe"


Adibidez, zuk "zapata" hitzan pentsatzen duzunean objektu horretan bihurtzen gara, eta berdin gertatzen da bestelako objektuekin. Subjektuak objektua aztertzen du, ezin daiteke objektu eta subjektu izan aldi berean. 

Bukatzeko, pentsatzailea, hau da, gu guztiok, etengabe aritu behar da pentsatzen, bere bizitza erreala dela ikus dadin. Hau da pertsona guztioi gertatzen zaiguna, etengabe aritu behar gara gure inguruko informazio guztia prozesatzen. Bestela, errealitatea inoiz ez da existitzen, guk egiten dugu erreal. 

Ordu eta piku generamala, tarte txiki bat utzi genuen pixkat deskantsatzeko. 

Gu, pertsonok, "en babia" gaudela esaten dugunean, irratiaren metaforarekin konparatu gintuen. Irratiak, emisorak edo kateak lokalizatu egiten ditu, baina ia koberturarik ez dagoen toki batean sartzen garenean, ez ditu hartzen. Gizakiekin berdina gertatzen da, ia pentsatzen ez gaudenean, ez dugu inolako informaziorik hartzen ezta jasotzen ere. Burmuinak pentsatu nahi du, konklusio bat atera, emaitzak lortu nahi ditu, baina ezin du, ez du inolako informaziorik aurkitzen, informaziorik ez dagoelako. 

Egia esan hitzaldi intersgarria iruditu zitzaidan, ezberdina. Aipatu beharra dago hainbat kontzeptu edota ideia ez nituela ulertu, barneratzen zailak iruditu baizitzaizkidan, baina elikagarria izan zen. Polita izan zen horrelako pertsona baten ikuspegia ezagutzea. 

2016(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

HAURRESKOLAK




Hasteko aipatu beharra dago, harreskola ez dela haurtzaindegia, haurrak emozionalki, fisikoki, sozialki...garatzeko maitasunez betetako toki goxoa da, umea hezteko ulertzeko modua. 

Familia guztiek haien haurren ongizatea bilatu nahi dute, eta haurreskolakoek hori argitzen edo lortzen saiatzen dira, gurasoak informatuz. Hauen helburu nagusia haur bakoitzaren atxikimendua da, horretarako ezinbestekoa da haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea eta errespetuan oinarritutako harremana sortzea. Guraso eta hezitzaileek helburu komuna dute; haurren ongizatea bilatu.  

Haur bakoitzak txikitatik nola ikasi ikasten du, hori garapen indibidualaren parte da, horretarako haurrarik askatasuna utzi behar zaio, askatasunez mugitzeko tokia, hezitzaileen arreta eta beste kideekiko konfidantza. 

Haurrak betidanik bere ingurua ezagutzeko interesa du, bere aritzeko beharra du, baina hezitzaileen arreta eta behaketa funtsezkoa da, haien beharrei erantzun ahal izateko eta beharrezkoak edo egokiak diren material eta toki egokiak eskaini ahal izateko. 

Momentu jakinetan sortzen diren haur-hezitzaile harremanak oso garrantzitsuak dira, momentu hauek ondo aprobetxatu behar dira, hala nola higiene eta elikatze momentuak, biak bakarrik dauden tokia da, lasai lasai eta goxo hitz egiten dute...Horregatik da harremana sendotzeko une aproposa. 

Haur hezitzaile harremana etengabekoa da, etengabe ari da indartzen, laztan, hitzen...bidez. Loaldi momentuek haurra indarberritzen dute.


2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

PROIEKTU BIDEZKO IKASKUNTZA





Nekane Otxoak, Arrankudiagako eskolako zuzendariak hitzaldi bat eman zuen. Bertan honako ideia hauek nabarmenduko genituzke.

Hango eskolan, gela txikia daukate, oso jende asko ez dagoelako eta adin guztiak elkarrekin daude lanean. 2 urtetik 6. mailan dauden haurrekin aritzen dira lanean, baina metodologia ezberdin batekin; proiektuen bidez. 

Proiektu horiek, haurrak aukeratutakoak dira eta hauei esker, haurren hainbat alderdi garatu ahal izaten dituzte. Proiektu hauen helburua, mundua, gure burua, errealitatea...ulertzea da. 

Haurrek, normalean zalantza eta galdera asko izaten dituzte, haiek berez horrela jokatzen dutelako, eta hauen bidez jakinmin hori asetu ahal izango dute. 

Ez dute matematika, ez hizkuntza ez eta arlo jakin bat lantzen ere, proiektuak besterik ez dituzte aurrera eramaten, eta proiektu horien oinarria testuak dira. Hauei esker, haur bakoitzaren ahots, iritzi.. ezberdinak entzun eta ezagutu ahal izango ditugu, aldi berean haiei libreki adierazteko aukera emanez. Era honetan aniztasuna lortuko dugu.

Metodo honen bidez, testuak ez bakarrik idatzi baizik eta irakurri eta interpretatu ere egingo ditugu, testuen helburua komunikazioa izanik. Proiektu batzuetan, ikasleak testuak egiteko beharra du, beste batzuetan, proiektuak eskatuko dio haurrari zein momentutan egin. 

Testuak ez  dira bakarrik irakurtzeko,interpretatzeko.. gauzak kalkulatzeko ere badira (adibideak bideoan). Hauek egiteko erak ere anitzak dira; grafikoak, mapak...

Lehen Hezkuntzan ere metodo hori jarri dute martxan, ta badirudi aurrera doala. 

2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

GURE UNITATE DIDAKTIKOA

Pasaden astean aipatu bezala, goi mailako gradua egin zutenek Unitate Didaktikoa nola egiten den edo zer elementu izan behar dituen azaldu zuten. Gauzak horrela, hainbat kontu argiago genituelarik, taldeka egin behar dugun Unitate Didaktikoa egiten hasi ahal izan gara.


Gure kasuan (ANINASA), "Mazedonia" gaia aukeratu dugu, eta horrekin zerikusia duten hainbat jarduera ezberdin sortu ditugu, hala nola fruituen izenak ikasi, horri buruzko abestiak abestu, fruituen itxura eta kolore ezberdinak aztertu...

Gai hau aukeratu dugu haurrentzat aski polita eta egokia iruditzen zaigulako, honen bidez psikologiaren hainbat alderdi ezberdin gara ditzaketelako. Bestalde, oinarrizkoak diren hainbat balore transmiti daitezke, errespetua, elkarlana.. adibidez.





Momentuz, jarduera polita iruditzen zaigu, baina lan zaila da, eskerrak guk aukeratu dugun gaia maneiatzeko errazagoa dela eta guk geure ezagutzak ekar ditzakegun.







Unitate Didaktikoa apirilaren 25ean entregatu behar dugu eta 25 etik maiatzaren 6 ra talde bakoitzak bere unitate didaktikoaren aurkezpena egin beharko du, gainerako taldeek gaia zein den edo planteamendua nolakoa izan den ikus dezaten. Baina oraindik, lan handia dugu aurretik egiteke.

Espero dut prozesuan zehar gauza berri asko ikasi ahal izatea.


2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

UNITATE DIDAKTIKOA

Gaur, didaktika orokorreko klasean goi mailako gradu egin duten hainbat klasekidek gainerakoei aurkezpen txiki bat prestatu digute, unitate didaktikoa zer den, unitate didaktikoaren atalak zeintzuk diren, elementuak nola azaldu edo adierazi behar diren azalduz.

Azalpena bukatu dutenean haiek egindako eredu bat erakutsi digute, haiek aukeratutako gaia "Lanbideak" izanik. Bertan, aurretik aipatutako elementu eta ezaugarri guztiak agertzen ziren. Honek aurrekoa hobeto ulertzen lagundu digu.


Bukatzeko, aipatu nahi nuke aski baliagarria izan zaigula, gaurko klasea oso baliagarria izan da.



CURRICULUMA ETA BERE DISEINUA

Pasaden astea, unitate didaktikoa eta curriculuma eta bere zatiak hobeto ulertzeko edo maneiatzeko, curriculuma eta bere diseinua eta curriculumaren hainbat zati edo atal landu genituen. Horretarako, taldeka elkartu ginen eta bakoitzak horren zatitxo bat analizatu zuen, aurkezpen bat osatu eta ondoren ahoz azaldu genuen, klase aurrean.

Gure kasuan, curriculuma eta bere diseinua tokatu zitzaigun. Egia esan, zati aski luzea zen, baina informazioa denon artean banatu genuenean argiago ikusi nuen. Niri bereziki Planifikazio motak izeneko atala tokatu zaitzaidan.


  • ZER DA PLANIFIKAZIOA? Irakaskuntzan, plan edo programazio bat egiten dugunean, egingo dugun lana prestatzen dugu.

  • ZENBAT MOTA? Bi: arrazionalistak eta prozesukoak.

  • ZEINTZUK? Lehen planifikazio mota paradigma teknologikoari lotu, irakaskuntzaren emaitzetan zentratzen da.Honako elementuak zehaztu: helburuak, edukiak, jarduerak, ebaluazioa eta tenporalizazioa.  Bigarrena paradigma interpretatzaileari lotuko genioke, gelan garatzea merezi duten printzipioak zehazteko irakaskuntzaren prozesuak aztertzen ditu. Honako elementuak zehaztu: Curriculum ofizialaren zentzua analizatu, prozedura printzipioak ezarri, edukien egokitasun eta antolaketa analizatu, jarduera esparru eta zereginak aukeratu.

  • EPEA kontutan hartuz…

  • “GAI UNITATEA” kontutan hartuz…

  • NORENTZAT den kontutan hartuz…



Egia esan, orokorrean baliagarria izan zaigula honi buruzko informazio gehiago jasotzeko edo elementu jakin batzuk argiago izateko, baina oraindik ere ikasteko asko falta zaigu.







2016(e)ko martxoaren 12(a), larunbata

ZURE AMETSA ERAIKITZEN


Construyendo tu sueño izeneko bideo honetan lehenik eta behin aipatzen du, denetan garrantzitsuena, fantasia eta imajinazioa ezberdindu edota sailkatzea dela da. 

Imajinazioa gure bizitzako hainbat momentutan jartzen dugu martxan, normalean egoera bat gustatzen ez zaigunean imajinazioa erabiltzen dugu momentu hori beste era batera irudikatzeko edota nola izatea gustatuko litzaiguken irudikatzeko. 

Antzina, onenak pertsona azkarrenak, arinenak ziren. Hala ere, kasu askotan, ikus dezakegu arrakasta hori lortu duten pertsona asko eta asko ez direla unibertsitatera joan, adibidez. Kontua da, arrakasta hori lortzeko giltza, ezagutzan dagoela, gure bizitza osoan zehar ezagutza eta informazio ezberdina jasotzen joan behar gara. 

Dena den, esan beharra dago, beldurra beti hor daukagun elementua dela, eta hori dela eta, askotan ezin ditugu nahi ditugun edota gustatuko litzaigukeen gauzak egin.  Beraz, gauza bat egiterako orduan, inteligentzia ez da nahikoa izaten, beste elementu batzuk bilatu behar ditugu hori burutu ahal izateko; fedea eta amets horrenganako pasioa. Bi elementu hauek zure burua esnaraztea eta amets hori burutzeko gogoa piztea sortarazten dute.

Denek daukagu barruan oraindik ezagutzen ez dugun pasioa, gaitasuna... baina askotan ez gara horretaz konturatzen, eta ezertarako kapazak ez garela pentsatzen dugu, pasioa eta gure buruarenganako fedea ez dugulako. Kasu gehienetan, bultzada txiki hori faltza izan zaigu gure benetako talentua ezagutzeko. 

Aipatutako pasio hori izatea lortzen baldin badugu, neuronen arteko konexioa hasi egiten da, eta hauen besoetan dauden arantzak ere bai. 

Garunean guk gure buruari buruzko ditugun iruzkin negatiboek zuzenean eragina dute, horregatik oso garrantzitsua da hori oso ondo kontrolatzea eta gure buruari aurre egin behar diogu, nahi dugun hori lortzeko kapazak izateko. 

Beraz, denok daukagu ezkutuko talentu jakin bat eta gure ametsa burutzeko kapazak izango gara, beti ere pasioa eta fedea izanez gero. 


2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

OROITZAPENAK



 Izaskun Camiñasek eskola edo Ikastola batean praktikak egiten ari zela, berak txikitan ikasi zuen abestia ("untxia") abestu zuten umeek, sekulako oroitzapenak etorri zitzaizkion burura. Beraz, haurrek abesti hori abesten zuten bitartean berak grabatzea erabaki zuen, berak txikitan horrelako beste grabazio bat zuelako, bere aitak grabatutakoa (bera 3-4 urterekin abesten agertzen zen).

Bideo honen bidez, abesti batek zer nolako sentimenduak edo oroitzapenak birsorrarazi dizkion adierazi nahi du, nahiz eta 24 lau urte pasa diren, abesti horrek 3 urte zituen egunera garraiatu du. Ziur gutako askori ere horrelakoak gertatu zaizkigula, baina berak guztiokin konpartitu nahi izan du, berarentzat oso momentu berezia izan delako. 

Nire aburuz, oso momentu polita eta hunkigarria izan da, baina ziur berak inor ez bezala disfrutatu duela.

2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

FELDENKRAIS



 Honako bideo honetan haur txikitxo bat agertzen da. Hainbat mugimendu egiten saiatzen ari da, baina ezinezkoa egiten zaio, ezin du. Apurka-apurka lortu egin du eta mugimendu hori abiapuntutzat izanik, orain askoz gehiago egin ditzake. Bitartean, narratzaileak bere helburua lortu arte egin duen ibilbidea kontatzen du, fase ezberdinak sailkatuz. 

2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

TONUCCI


“Aprender es renunciar, renunciar a mis ideas para que los que saben mas que yo me los transmitan”

Hainbat astetan zehar Tonuccik emandako hitzaldien bideoak ikusi izan ditugu. Bideo ezberdinak ziren, baina nik lehenengo bideoaren laburpena edo sintetizazioa egingo dut.

Antzina, Erroma haurren hiria zela esaten zuten eta hezkuntza Fano hirian jaio edota sortu zela. Bertan, haurrek, lanak, irudiak … egiten zituzten eta horien bidez haien pertsonari buruzko informazioa jaso zezaketen. Metodologia hori gaur arte heldu zaigu, ebaluatzeko beste era bat izanik.
Gaur egun, hezkuntza sistemak hainbat arazo edo gorabehera ditu, gehienbat estatuak inposatzen dituen erreformak direla eta. Hezkuntzan erreforma bat sortzeko kontutan izan behar den lehenengo gauza eskola da, eskola eta hezkuntza mundu horretan parte hartzen duten guztiak, erreforma berri horren aldaketek haiengan izango duelako eragina. Horregatik, hartzen dituzten erabakiak,  askotan ez dira zuzenak izaten.

Haurra jaiotzen denean, zer heziketa mota jasoko duen izaten da kontutan, baina haur horren bizitzan hori izango da momenturik garrantzitsuena? Egia da, pertsona bakoitzak zer heziketa jaso duen garrantzitsua dela, baina heziketa horren ondorioz, zer izatera helduko den da kasu honetan benetan inportateena. Esan bezala, haur hezkuntzan ematen dira oinarrizko uneak, etapa horretan prestatu beharko ditugu etorkizun batean biziko dituzten une eta egoerei aurre egiteko.

Beste alde batetik, haurren negar egiteko beharra aipatu zuen. Haurrek hasieran, berezkoa den gauza delako egiten dute negar, baina hilabeteak edo egunak pasa ahala, negarraren bidez transmititu nahi dituzten gauzak aldatzen doaz, beste arrazoiengatik negar eginez.  Era horretan, amak bere negarrak interpretatu eta elkarren arteko akordio bat lortzen dute, haien artean komunikatzeko moduak sortuz.
Okertzea edo gauzak txarto egitea ez da gauza negatiboa, positiboa baizik (“Los errores son bonitos”). Akatsen bidez gauza asko ikasiko dituzu. Lehenik eta behin, non okertu zaren identifikatu behar duzu eta ekintza hori berriro egiten saiatu, oraingo honetan, aurrekoan baino hobeto edota beste bide bat erabiliz.

Marrazkiei dagokienez, marrazkien bidez haurrari buruz asko ikas dezakegula esaten zuen, marrazkia nola burutu duen, zer nolako marrak, baliabideak … erabili dituen aztertuz. Etxe bat egiten duenean, tximinia edo teilatua lehenengo egin duen, kotxea gurpilak goian dituelarik … Garrantzitsuena, haurrei marrazki librea egiten uztea da, era horretan ez  dira mugatuta sentituko eta haiek nahi dutena irudikatuko dute, behin birritan edo hamar aldiz.

Irudi bat behin baino gehiagotan egiten badute (72 aldiz adibidez), beste gauzarik ez zaiolako interesatzen da, eta irudi horrek arrakasta izan duela eta berak egin duen modua eta era egokiena izan dela ikusi duelako.Horrenbestez, emaitza ona lortu du eta bere lanagatik zoriondu egin dute. Beraz, emaitza hori berriro ere lortzeko nahiarekin, hurrengo batean, prozesu berdina burutuko du.

HAUR (ESKOLA) EREDUA



Pasaden egunean gure haurreskola eta ume ereduak zeintzuk ziren zerrendatzen hasi ginen talde txikietan, gero besteekin ahoz konpartitzeko. Honako ideia hauek jaso genituen:


HAURRESKOLA EREDUA
UME EREDUA
Jolas librea martxan jartzen duena
Ume libre, askea
Askatasuna bermatzen duena
Komunikatzeko gai dena
Ikasle irakasle arteko komunikazio ona
Errespetuz jokatzen duena
Errespetuan oinarritzen dena
Haurra protagonista
Psikologiako arlo guztiak lantzen dituena: kognitibo, afektibo, morala, psikomotorea eta soziala.
Ikasteko premia sortu, horretarako galdera ezberdinak proposatu
Gizarte arauak barneratzen laguntzen duen erakundea.
Esperimentatu nahi duena eta esperimentatzeko gai dena
Irakasleak bozeramaile lana egin behar du
Eremu guztietara egokitzen dena
Irakasleen proposamenek haurren sormena garatzen lagundu behar dute
Sozializatzeko gai dena
Irakasle eta kideen bitartez sormena garatu
Imajinazioa duena
Gurasoen inplikazioa bultzatzen duena
Gogoak ikasteko ezinbestekoak dira
Giro ona beharrezkoa da, haurrengan interesa piz dezan
Bere ingurua maite duena
Haurraren autonomia eta jakin mina sustatu
Kuriositatea duena
Adinak nahastuta egon
Erori eta berriz ere altxatzeko gai dena
Kopuru txikiko klaseak

Aniztasuna

Hizkuntza ezberdinak ikasi

Naturarekiko harremana

Adimen emozionala

HHri garrantzia ematen dion eskola

Berdintasuna landu

Mistoa

Baloreak landu

Metodologia aurreratua duena



Nahiz eta erreforma ezberdinak direla eta, honako helburu hauek lortu ezin ditugun oraindik, ikasle irakasle eta gurasoen laguntzari esker,- hezkuntzak apurka- apurka aurrera egiten du. 

2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA


"Hay que instruirle en acomodar los objetivos a los recursos"

Gaur, "Konfidantzaren Pedagogia" izeneko dokumentala ikusi dugu, Arizmendi Ikastolan filmatutakoa.

Ikastolak 50-60.hamarkadan sortu ziren, euskara bultzatu eta metodologia berri bati hasiera emateko asmoz.  Hasieran, Haur Hezkuntzako haurrak espazio irekietan hezitzen zituzten, 0-6 urteko etapa hori denetan garrantzitsuena eta emankorrena baita. Beraz, haurrek, berez, jolasteko lekua ba zuten, orain emaitzak ikusteko behatu besterik ez zuten egin behar. 

Esan, bezala, dokumental hau Arizmendi Ikastola hartzen du oinarritzat. Bertako hezitzaileek konfidantza gauza guztien oinarria dela uste dute; bai guraso bai ikasleek haiengan duten konfidantza. Horretarako, gurasoekin eta apuntatuko diren haurrekin kontaktu zuzena izaten saiatzen dira, galdera berezi edota garrantzitsu batzuk eginez; nola izan zen erditzea, familiaren egoera, haurraren ohitura ezberdinak, zer jaten duen, arazorik baduen... Era honetan, kasu bakoitza zehazki aztertzen dute, familiarenganako harremana estuagoa izan daiten.

Bertan, haurreskolaz aparte, guraso eskola ere eskaintzen dute. Bertara, Ikastolako gurasoak joaten dira eta hainbat gai jorratzen dituzte haien ezagutzak aberastuz. Guraso eskolan jaso edota barneratzen dituzten ezagutza horiek, beranduago haurrengan izango dute eragina, beraz, haien burua aberasten duten heinean, haien haurren ezagutza maila elikatzen ari dira. 

Ikastolako lehenengo eguna, denok dakigunez, ez da egun erraza izaten; uda osoa ezer egin gabe egon ostean, lagunekin, familiarekin... Ikastola hasi eta ez duzu inor ezagutzen, eremua ere ezezaguna da... Kasu horietan, momentu ezerosoak edo latzak ekiditeko, hezitzaileak haurra jasotzera joaten dira, nahiz eta gurasoak barruraino sartzen diren (sartu eta klasetik irteteko). Ume bakoitzak bere erritmoa duenez, guraso bakoitza denbora jakin bat geratuko da gela barruan (jolasten, margotzen, haurra lasaitzen...), 5,10 edota 30 minutu, kontua da haurra eroso sentitzea. Momentu hori heltzen denean, ama edo aita haurra han utzi eta joan egingo da. 

Goizeko lehenengo orduan, egoera emozionalaren arabera, haurrak txoko bat edo bestea aukeratuko du; imaginarium txokoa, 3D txokoa, psikomotrizitatea lantzeko txokoa, esperimentazio... Egunaren arabera, haurra era batean edo bestean sentituko da, tristeago, lasaiago, alaiago... Hori kontutan hartuta, hartuko du erabakia. 0-6 urte bitarteko haurrak daudenez, nagusiak direnak txikiagoak lagundu eta txikiagoak nagusiagoak direnak lagunduko dituzte, elkarlana sustatuz. 

Ikastola horretan, dena dago arrazoi batengatik horrela antolatuta, eta haiek hainbat erronka eskaintzen dituzte, haurrek gainditu ditzaketen erronkak, hurrengo egunean haien burua motibatuta sentitu eta erronka horiek hurrengo egunean gainditzeko gogoekin bueltatzeko. 
Esperientzia enpirikoan oinarritzen dira, haurrek haien kabuz esploratzen dute, haiek beren mugak eraikiz. 

Metodologia hau bi zutabek sostengatzen dute; senak eta adimenak. Adimenaren barruan beste bi aukera eman behar ditugu: asmatzeko askatasuna izatea eta okertzeko askatasuna izatea. Bi kasu hauek ematen direnean hezitzaileak hor egongo dira, baina okertzen direnean bereziki. Kasu horretan, haurra etsituta edota triste sentituko da, baina hezitzaileak hor martxan jarri behar du bere lana, ikaslea motibatu eta berak besteek bezala egin dezakela sinestaraziz.

Klasea sei txokotan egituratuta dago; Mahai jolasen txokoa (partxisa, puzzleak, talde lanak...), sinboliko txokoa (antzerkiak, haien errealitatea transmititu...), eraikuntza txokoa, ordenagailu txokoa, esperimentazio txokoa... Bakoitzak nahi duen txokoan jolas dezake, baina eguna bukatzen denean bakoitzak ze txokotan aritu den apuntatu behar du, irakasleak ikas bakoitzak non aritu den ikus dezan eta zenbait txokotan egon ez bada, hurrengo asterako beste txoko batzuetan egoten animatu behar du. 

Haur bakoitzaren egoera aztertzeko, behaketa taula txiki bat osatu beharko dute kurtsoan zehar; haien aurrerapenak, arazoak... lokalizatzeko. Haurra hezkuntzaren ardatza da, zuhaitzaren enborra. Hortik eta haien interesetatik abiatuta sortzen dira proiektu eta metodo guztiak.

Bestalde, garrantzitsua da baita ere haurra eta natura kontaktuan izatea. Horretarako, espazio libre batean psikomotrizitzatea, oreka, esplorazioa... lantzen dute. Elikadura lantzeko ortu txiki bat ere badute, fruitu edota barazki bakoitzaren hazkuntza prozesua behatuz. Naturarekin kontaktuan egoteaz aparte, herriarekin ere harreman estua lortu nahian ari dira. Horrenbestez, herriarentzako ekimenak egiten dituzte, jai egun edo data garrantzitsuetan abestiak eta ikuskizunak eskainiz. 


2016(e)ko otsailaren 20(a), larunbata

Esperientzia



Esperientzia hitza hitz soila eta arrunta dirudi, baina haur hezkuntzaz ari garenean hitz horrek ezinbesteko garrantzia dauka.  Esperientzia da haurrei aurrera egitea posiblea egingo diena, horren bidez gauza asko edo gauza gehienak ikasiko dituztelako. 

Haurrek berez txikitatik kuriositatea dute eta beti daude gauza berriak ikasi eta deskubritzeko prest. Askotan tronpatuko dira, beste askotan harrigarriak diren gauzak deskubrituko dituzte eta bereak egingo dituzte. Ezetz dirudien arren, bata zein bestea gertatzen denean zerbait ikasiko dute. 

Egin nahi duten hori nahi duten moduan gertatzen ez denean, hurrengo batean kontu handiagorekin egingo dute, edota ez dute berriro errepikatuko, segun esperientzia zein eta nolakoa izan den. Beraz, hori esperientzia txar baten bidez ikastea da. Esperientzia ona izango da, bestalde, pentsatu dutena ondo ateratzen denean, esperientzia hori ondo burutzearen ondorioz, zerbait berria ikasi dutelako eta baita ekintza hori nola egin ikasi dutelako ere. 


Hau horrela izanik, pertsona baten ezagutzaren oinarria hitz batean laburtu edo deskribatuko genuke: ESPERIENTZIA.

2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Udazkena


Aurreko lauhilabetean egin genuen moduan, honako hontan ere modulu lana buru behar dugu. Kasu honetan, beste mota bateko lana egin behar dugu; bost arloak batzen dituen lana.

Hasteko, talde bakoitzeko partaide bakoitzak gai bat aukeratu behar zuen eta gai hori defendatu. Gero, gai horiek komunean jarri behar genituen eta azkenik lauron artean gai bakarra aukeratu.  Gure gaia udazkena da. Gai guztien artean osatuena, egokiena iruditzen zitzaigun... haurrek asko ikasiko duten proiektua da. Hortaz aparte, proiektu honen ekintza batzuk ez dira klase barruan egiten, basoan, mendian...baizik, naturarekin kontaktuan. Era honetan, udazkenari buruz ikasten dutena haiek haien kabuz deskubritu ahal izango dute, hostoak, makilak, zuhaitzak ikusiz, usanduz, ikutuz..

Modulu lanak hainbat fase ditu eta orain bigarren fasean gaude, zeinetan zer jarduera, esperimentu dauden aztertu behar dugu, zer arlo parte hartzen duen ... Nik uste dut erraz burutuko dugun lana dela, oso gai polita eta entretenigarria baita.

Elkartasuna


2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

LOCZY


Didaktika orokorra arloan honako bideo hau ikustea proposatu ziguten. Bertan, familiarik gabeko (amarik gabeko haurrak, haien haurrak zaintzen ez zituzten gurasoak, gaixotasun larriak zituzten gurasoak zituztenak...) haurrak agertzen ziren. Haur guzti horiek etxe berean bizi ziren eta zaintzaile batzuen esku zeuden. Zaintzaile hauek haurrak tratatzeko edo zaintzeko Loczy metodologia hartzen zuten oinarri. Horretarako, etengabe ari ziren haiekin hizketan, haiekin jolasten, etengabe interaktuatzen, bata bestea hobeto ezagutzen ... Hala ere, haien lana ez zen haien ama izatea, baizik eta bakoitza era egoki batean hezi eta zaintzea. 

Nik uste dut sekulako lan ona egin zutela eta gaur egun ere egiten dutela hezitzaileek, haiei esker hainbat haur aurrera atera ahal izan direlako, etorkizun duin bat edukiz (familia, etxea...). Haur hauek hezteko tokia aski aproposa zen eta inon ez bezala tratatu zituzten. 

Bukatzeko, nik esango nuke haur hauen bizitza goitik behera aldatu zutela, aurrera atera zituzten pila bat ume haiek bakarrik eta haiei esker, haurrek orain merezi duten bizimodua dutela. Hori benetan miresteko gauza da.