2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

AZKEN SARRERA

Lauhilabete osoan zehar ikaskuntza prozesua blog honetan idazten aritu gara, zeinetan gogoko izan ditudan gaiez, hainbeste gustuko izan ez ditudanak, gustora sentitu naizen egunez...
Gaur, Maiatzak 18, Asteazkena, amaiera eman diogu Didaktika Orokorra arloan eraikitako ikaskuntza prozesu honi. Horretarako, sarrera guztien izenburuak idatziko ditut eta honekin batera bkoitzaren sintesi txiki bat, bukaeran hausnarketa orokor bat eginez. 

1. Lehenengo astean, edo sarreran, Didaktika Orokorraren esanahia zein zen deskubritzeko asmoz bideo txiki bat jarri nuen. Bertan, didaktika eta pedagogiari buruzko azalpen txiki bat agertzen zen. 

2.Bigarren sarrera LOCZY lantzen hasi ginenekoa da, zeinetan LOCZY: un hogar para crecer bideoa jarri nuen eta honekin batera bideoan azaltzen zen eta horren inguruno hausnarketa txikia. 

3.Hirugarren sarrera honetan, haur hezkuntzan (bai eta adin guztietan ere) oso garrantzitsua iruditzen zaidan balorea (ELKARTASUNA) ondo islatzen duen argazkia jarri dut.Txikitatik landu behar den gauza dela uste dut, gero nagusitzerakoan merezi duen garrantzia emateko kapazak izateko. 

4.Kasu honetan, didaktika arloarekin loturarik ez duen gaia jorratu dut. Udazkena gaia aukeratu genuen modulu lanerako eta lehenengo fasea gaindituta genuen dagoeneko, baina bigarrenaren hasieran geunden. Beraz, erronka berri hori zer iruditzen zitzaidan, nola sentitzen nintzen...islatu nahi izan nuen. 

5.Deigarria egin zitzaidan esaldiaren argazkia txertatu nuen gainerakoekin konpartitzeko. Esaldi horrek zer pentsatu ematen du. 

6.Esperientziaz hitz egin nuen, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan...bizitzan orokorrean esperientziak duen garrantziaz. 

7.Arizmendi Ikastolan egindako erreportaiari buruzko hausnarketa, Konfidantzaren Pedagogiari buruzkoa. 

8.Haur (eskola) eredu perfektua zein izango litzatekeen zerrendatu genuen klasean. 

9.Tonucciri buruzko hainbat bideo ikusi genituen, berak egindako hitzaldien bideoak izan ziren esate baterako. Bertan, nik jasotako ideia nagusiak eta hausnarketak agertzen dira. 

10.Feldenkraisen haurren mugimendu aukeren inguruko bideoa da. 

11.Izaskun Camiñasek berak abesti jakin batekin bizitako (haurra zenean eta orain praktiketan joan denean) esperientzia kontatzen du. 

12.Mario Alonso Puigek emandako "Construyendo tu sueño" hitzaldian batutako ideia nagusien multzoa eta bukatzeko hausnarketa. 

13.Ostiraletan Curriculuma eta bere diseinuari buruzko azalpenak eman genituenean nire taldeari egokitutako teoriaren zatia eta hausnarketa txiki bat. 

14.Goi mailako gradukoek Unitate Didaktikoei buruzko azalpenak eman zizkiguten, gure Unitate Didaktikoa tokatzen zitzaigunean laguntza eskaintzeko asmoz. Horri buruzko ikuspuntua idatzi nuen. 

15.ANINASA taldearen Unitate Didaktikoari buruzko azalpena; Mazedonia gaia, sentimenduak, prozesua momentura arte.. 

16.Arrankudiagako zuzendariak emandako "Proiektu bidezk ikaskuntza" hitzaldiari buruzko ideia nagusiak eta hausnarketa. 

17.Haurreskoletan zentratutako bideoa, zeinetan eskola jakin baten metodologia, baloreak, printzipioak agertzen diren. Bukatzeko, nik nire ikuspuntua emanez. 

18.Fernando etorri zitzaigun hitzaldia ematera eta nik hainbat ideia batu nituen.

19.LOCZYri buruzko tertuliarekin hasi ginen. Bertan, nire lehen ikuspuntua agertzen da. 

20.Gure Unitate Didaktikoaren aurkezpenari buruzko azalpena eta hausnarketa. 

21.LOCZY eta SOLO ES EL PRINCIPIO bi egun ezberdinetan egindako jardueren inguruko hausnarketak eta hartutako apunteak. 

22.LOCZY tertulia eta Unitate Didaktikoen inguruko ikuspuntua.

23.Lauhilabetea amaitzen ari denez, aste honetan ez genuen gauza askorik egin... LOCZY tertuliarekin bukatu, ebaluazioa, hausnarketak eta Unitate Didaktikoak...Amaierari hasiera ematen hasi.  

24.Elena Herranek emandako hitzaldiari eta alaitzek azkeneko saioan prestatutako pptari buruzko hausnarketa. Amaieraren amaiera.

Orokorrean, prozesu polita eta lasaia izan da, gustura sentitu naiz gehienetan, nahiz eta batzuetan hainbat gauza gustuko izan ez ditudan. Arlo zaila iruditzen zait, baina erabilitako metodoak direla eta nire ikaskuntza prozesu hori erraztu egin zait. 
Sarrera guzti hauek eta gero eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesu luze bat eta gero, orain bai esan dezakedala didaktika zer den badakidala. 

"DIDAKTIKA: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egiten den eta gertatzen denaren arteko kontzientzia "

AMAIERAREN AMAIERA

Astelehenean, Elena Herran  hitzaldia ematera etorri zitzaigun. Egia esan, berandu heldu nintzen autobusa dela eta, baina heldu bezain laster hitzaldiaren haria jarraitzeari ekin nion. LOCZYri buruzko hitzaldia zen, non hainbat metodo, printzipio..transmititu nahi izan zizkigun.

Adibidez, laguntzarekin ibiltzen ikasi duten haurrek istripu gehiago izango dituzte, haien alboan edo goian dagoenaz ohartzen direlako gehienbat, ez haien aurrean dauden gauzez, beraz, arazoak izango dituzte oztopoei aurre egiteko orduan. Haurrei ez zaie mugimenduak egitera behartu behar. 
Emmi Pikler, berez, komunista zen eta LOCZY ume zurtz etxearen sortzailea, beranduago Hungriara hedatu zena. Metodologia honek umea zuen oinarri edo zentro. Bertan, familietan transmititutako printzipio berak aplikatzen zituzten. Autonomia lantzea oso garrantzitsua da.
Ume zurtz etxeetan zaintza pertsonalizatuak egiten dituzte, estruktura egonkorra dago, finkoa, haurra ez zoratzeko, egokitutako eremua da, mugimenduak egiteko aske...
PIKLER LOCZY printzipioak: 1.Atxikimendua (zaintza eta desioen bidez lortu), 2.Jarduera autonomoa (aktiboa), 3. Testuinguruari buruzko kontzientzia hartzea, 4.Aurreko printzipioen emaitza litzatekeena, osasuna. 
Zaintzak artea edo suplizioa suposatu dezake. Bi bideoen arteko ezberdintasuna ikusi genuen; batean pausuz pausu egin lasai lasai haurrari hitz egin goxo...bestean, aldiz, dena azkar haurrari inolako arretarik jarri gabe. 
LOCZYn egiten diren zaintza motak bainua, jantzi, erantzi, lokartu, jaten eman...dira. Beste bideo bat ikusi genuen, zeinetan emakume batek biberoia eta esnea edalontzi batean ematen zion haurrari. 
Lehenengo edalontzian ematen zion esnea eta gero biberoian. Jaki eta tresna berrien artean aldaketak egiten behar dira, tartekatu. Tresna berri baten erabilpena baso batean ematen hasi zen, ekintza hori lehendik zuen ezagutza batekin tartekatu zuen. Ekintza berri hori barneratuz gero, hurrengo berrikuntza sartu beharko da. 

Hitzaldi egokia iruditu zitzaidan, baina ez kurtso amaieran egin beharrekoa, materia dena jada eman dugulako. Polita izan litzateke irakurliburuarekin ari ginen bitartean ezagutzak hitzaldiarekin bat egitea. Hitzaldiaren edukiari dagokionez, bideoak oso luzeak izan ziren, interesgarriak, baina luzeegiak, ordu eta erdi besterik ez genuela kontutan hartuta. Hori dela eta, ez zigun saioa amatzeko denborarik eman, pena sentitu nuen egia esan. 


Gaur, Asteazkena izanik, talde baten Unitate Didaktiko baten aurkezpena izan dugu, gora behera batzuk izan zituztela dela medio. 
Bestalde, Alaitzek ppt txiki bat prestatu du arloari amaiera borobila emateko. non irakasgaiaren hainbat ezaugarri agertzen ziren, bideo bat.. guk gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaz ohartzeko. 

Egokia izan da azken egun honetan horrelako itxiera izatea, guk gure buruan hausnarketa orokor bat egin dezagun. 

2016(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

AMAIERAREN HASIERA: LOCZY BUKATU, EBALUAZIOA, HAUSNARKETAK,UD...

Aste honetako Astelehenean, LOCZY landu genuen, baina Alaitzek azken eguna izango zela esan zuen. Gelan oso gutxi geunden egun berean psikologiako azterteka ere geneukalako. Beraz, bost edo seigarren atalean utzi genuen irakurketa. Orokorrean lagungarri izan zaigu LOCZY buruzko informazio hori beste era batean barneratu ahal izateko. 

Asteazkenean, LOCZY egiten jarraitu beharko genuke, baina jarduera hori alde batera utzi genuenez, Alaitzi eta didaktikako lau hilabeteari buruzko ebaluazioa bete behar izan genuen, arloaren hainbat alderdi baloratuz. 
Nik uste dut irakasleei eta arlo berari buruzko ebaluazioa betetzea edo bakoitzari buruzko hausnarketa txiki bat sortzea, gure iritzia islatzeko, proposamenak proposatzeko, irakasleak beste ikuspuntu batzuk ezagutzeko eta bereziki klaseak beste era batean planteatu ahal izateko, berrikuntza ezberdinak sartuz. 



Bukatzeko, Ostiralero bezala Unitate Didaktikoen aurkezpenak izan genituen, azkenak esate baterako. Kasu honetan, lau aurkezpen ezberdin izan genituen, horregatik, denbora aldetik, pixkat larri ibili ginen eta talde batek ezin izan zuen bere aurkezpena bukatu. 

Honako gai hauek aurkeztu zituzten; Animaliak, Haurrak, Arropa eta bukatzeko, Udaberria
Egia esan, oso gai politak eta kuriosoak iruditu zitzaizkidan, batzuk besteak baino ohikoagoak, baina guztiak niri okurrituko ez zitzaizkidan gaiak izanik. 
Gehien gustatu zitzaidan gaia Udaberria izan zen, horren bitartez mota askotako jarduerak landu ditzakegulako; loreak, animaliak, eguraldia, natura.... Irtenbide asko duen gaia iruditzen zait. 
Beraz, Unitate Didaktikoen aurkezpenekin bukatzeko, hausnarketa txiki bat egin nahi nuke. Orokorrean, oso polita eta interesgarria iruditu zait besteen ikuspuntuak ezagutzea; Unitate Didaktikoa nola egin duten jakitea, zer gai iruditzen zaien interesgarri, zer iruditu zaien Unitate Didaktikoa, prozesua zer nolakoa izan den, nola planteatu duten...Besteen lana ezagutzera emateko era ere aproposa iruditu zait; aurkezpen txiki bat egin eta hor ideia nagusienak jarri.
Nik, egia esan, ez nuen aurretik Unitate Didaktikorik egin ez eta ezagutu ere egin, beraz lagungarri izan zitzaidan, batez ere ideia orokor bat barneratu ahal izateko. Egoki planteatutako jarduera entretenigarri eta eramangarria izan dela iruditu zait, errepikatzeko moduko esperientzia. 

2016(e)ko maiatzaren 7(a), larunbata

LOCZY TERTULIA + UNITATE DIDAKTIKOA

Aste honetan, badakizuen bezala, Astelehen eta Asteazkenean Loczy liburuaren beste laugarren eta bostgarren tertuliak egin ditugu zeinetan, lau eta bostgarren kapituluak landu izan ditugun; jolas librea adibidez. 

Egia esan, aurreko tertulietan ez nintzen oso adi ibili eta liburua ahaztu zitzaidan, baina Asteazkenean materiala eraman nuen, apunteak hartu nituen, adi egon nintzen... eta egia esan oso interesgarria iruditu zitzaidan guztion artean egin genuen hausnarketa eta giro polita zegoela iruditu zitzaidan, aski gustora ibili nintzen eta klasea oso azkar pasa zitzaidan. Polita da denen iritziak entzutea, zer iruditu zaien deigarria jakitea, esaldiak nola interpretatu dituzten, zure ideiekin konparatu... Hurrengo tertulian zer hitz egingo zain nago. 


Bestalde, Ostiralean, Unitate Didaktikoen aurkezpenak egin genituen. Guk pasaden astean egin genuenez, beste hiru taldeei tokatu zitzaien aurkezpena egitea. Gaiak honako hauek izan ziren: Hondartza eta itsasoa, baserria eta zirkua. 
Orokorrean, oso gai politak iruditu zitzaidan, politak niretzat baina bereziki haurrekin lantzeko gai politak direlako. Jarduera pila egin ditzakezu gaia oso zabala izanik, ez zutelako inolako mugarik jarri, adibidez: hondartza materiala edo baserriko animaliak...Beraz, horrek aukera anitz eman die jarduerei dagokionez. 
Bestalde, haurrentzat horrelako gaiak deigarriak izaten zaizkie, animaliak baitaudelako. 
Hondartza eta itsasoa unitate didaktikoan, hondartzako elementuak landuko zituztela aipatu zuten, klasean hianbat kutxatan harea, ura, itsas elementuak sartuko dituztelarik, gero arratza jolas bat prestatuko dute... 
Baserrian, ortua landuko dute, baserri batera joan, gazta egin... haurrei baserriko bizitza nolakoa den erakutsiz. 
Bukatzeko, zirkuan, zirkuko sarrerak prestatuko dituzte, lehoiak margotu, antzerki bat antzeztu... Unitate Didaktiko guztien artean hau da osoena dela iruditu zaidana; haiek esan zuten bezala koloreak, formak, elementu eta ezaugarri desberdinak lan ditzaketelako haurrek. Beraz, hau da niretzat denetan egokiena.