2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

TONUCCI


“Aprender es renunciar, renunciar a mis ideas para que los que saben mas que yo me los transmitan”

Hainbat astetan zehar Tonuccik emandako hitzaldien bideoak ikusi izan ditugu. Bideo ezberdinak ziren, baina nik lehenengo bideoaren laburpena edo sintetizazioa egingo dut.

Antzina, Erroma haurren hiria zela esaten zuten eta hezkuntza Fano hirian jaio edota sortu zela. Bertan, haurrek, lanak, irudiak … egiten zituzten eta horien bidez haien pertsonari buruzko informazioa jaso zezaketen. Metodologia hori gaur arte heldu zaigu, ebaluatzeko beste era bat izanik.
Gaur egun, hezkuntza sistemak hainbat arazo edo gorabehera ditu, gehienbat estatuak inposatzen dituen erreformak direla eta. Hezkuntzan erreforma bat sortzeko kontutan izan behar den lehenengo gauza eskola da, eskola eta hezkuntza mundu horretan parte hartzen duten guztiak, erreforma berri horren aldaketek haiengan izango duelako eragina. Horregatik, hartzen dituzten erabakiak,  askotan ez dira zuzenak izaten.

Haurra jaiotzen denean, zer heziketa mota jasoko duen izaten da kontutan, baina haur horren bizitzan hori izango da momenturik garrantzitsuena? Egia da, pertsona bakoitzak zer heziketa jaso duen garrantzitsua dela, baina heziketa horren ondorioz, zer izatera helduko den da kasu honetan benetan inportateena. Esan bezala, haur hezkuntzan ematen dira oinarrizko uneak, etapa horretan prestatu beharko ditugu etorkizun batean biziko dituzten une eta egoerei aurre egiteko.

Beste alde batetik, haurren negar egiteko beharra aipatu zuen. Haurrek hasieran, berezkoa den gauza delako egiten dute negar, baina hilabeteak edo egunak pasa ahala, negarraren bidez transmititu nahi dituzten gauzak aldatzen doaz, beste arrazoiengatik negar eginez.  Era horretan, amak bere negarrak interpretatu eta elkarren arteko akordio bat lortzen dute, haien artean komunikatzeko moduak sortuz.
Okertzea edo gauzak txarto egitea ez da gauza negatiboa, positiboa baizik (“Los errores son bonitos”). Akatsen bidez gauza asko ikasiko dituzu. Lehenik eta behin, non okertu zaren identifikatu behar duzu eta ekintza hori berriro egiten saiatu, oraingo honetan, aurrekoan baino hobeto edota beste bide bat erabiliz.

Marrazkiei dagokienez, marrazkien bidez haurrari buruz asko ikas dezakegula esaten zuen, marrazkia nola burutu duen, zer nolako marrak, baliabideak … erabili dituen aztertuz. Etxe bat egiten duenean, tximinia edo teilatua lehenengo egin duen, kotxea gurpilak goian dituelarik … Garrantzitsuena, haurrei marrazki librea egiten uztea da, era horretan ez  dira mugatuta sentituko eta haiek nahi dutena irudikatuko dute, behin birritan edo hamar aldiz.

Irudi bat behin baino gehiagotan egiten badute (72 aldiz adibidez), beste gauzarik ez zaiolako interesatzen da, eta irudi horrek arrakasta izan duela eta berak egin duen modua eta era egokiena izan dela ikusi duelako.Horrenbestez, emaitza ona lortu du eta bere lanagatik zoriondu egin dute. Beraz, emaitza hori berriro ere lortzeko nahiarekin, hurrengo batean, prozesu berdina burutuko du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina