2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

KONFIANTZAREN PEDAGOGIA


"Hay que instruirle en acomodar los objetivos a los recursos"

Gaur, "Konfidantzaren Pedagogia" izeneko dokumentala ikusi dugu, Arizmendi Ikastolan filmatutakoa.

Ikastolak 50-60.hamarkadan sortu ziren, euskara bultzatu eta metodologia berri bati hasiera emateko asmoz.  Hasieran, Haur Hezkuntzako haurrak espazio irekietan hezitzen zituzten, 0-6 urteko etapa hori denetan garrantzitsuena eta emankorrena baita. Beraz, haurrek, berez, jolasteko lekua ba zuten, orain emaitzak ikusteko behatu besterik ez zuten egin behar. 

Esan, bezala, dokumental hau Arizmendi Ikastola hartzen du oinarritzat. Bertako hezitzaileek konfidantza gauza guztien oinarria dela uste dute; bai guraso bai ikasleek haiengan duten konfidantza. Horretarako, gurasoekin eta apuntatuko diren haurrekin kontaktu zuzena izaten saiatzen dira, galdera berezi edota garrantzitsu batzuk eginez; nola izan zen erditzea, familiaren egoera, haurraren ohitura ezberdinak, zer jaten duen, arazorik baduen... Era honetan, kasu bakoitza zehazki aztertzen dute, familiarenganako harremana estuagoa izan daiten.

Bertan, haurreskolaz aparte, guraso eskola ere eskaintzen dute. Bertara, Ikastolako gurasoak joaten dira eta hainbat gai jorratzen dituzte haien ezagutzak aberastuz. Guraso eskolan jaso edota barneratzen dituzten ezagutza horiek, beranduago haurrengan izango dute eragina, beraz, haien burua aberasten duten heinean, haien haurren ezagutza maila elikatzen ari dira. 

Ikastolako lehenengo eguna, denok dakigunez, ez da egun erraza izaten; uda osoa ezer egin gabe egon ostean, lagunekin, familiarekin... Ikastola hasi eta ez duzu inor ezagutzen, eremua ere ezezaguna da... Kasu horietan, momentu ezerosoak edo latzak ekiditeko, hezitzaileak haurra jasotzera joaten dira, nahiz eta gurasoak barruraino sartzen diren (sartu eta klasetik irteteko). Ume bakoitzak bere erritmoa duenez, guraso bakoitza denbora jakin bat geratuko da gela barruan (jolasten, margotzen, haurra lasaitzen...), 5,10 edota 30 minutu, kontua da haurra eroso sentitzea. Momentu hori heltzen denean, ama edo aita haurra han utzi eta joan egingo da. 

Goizeko lehenengo orduan, egoera emozionalaren arabera, haurrak txoko bat edo bestea aukeratuko du; imaginarium txokoa, 3D txokoa, psikomotrizitatea lantzeko txokoa, esperimentazio... Egunaren arabera, haurra era batean edo bestean sentituko da, tristeago, lasaiago, alaiago... Hori kontutan hartuta, hartuko du erabakia. 0-6 urte bitarteko haurrak daudenez, nagusiak direnak txikiagoak lagundu eta txikiagoak nagusiagoak direnak lagunduko dituzte, elkarlana sustatuz. 

Ikastola horretan, dena dago arrazoi batengatik horrela antolatuta, eta haiek hainbat erronka eskaintzen dituzte, haurrek gainditu ditzaketen erronkak, hurrengo egunean haien burua motibatuta sentitu eta erronka horiek hurrengo egunean gainditzeko gogoekin bueltatzeko. 
Esperientzia enpirikoan oinarritzen dira, haurrek haien kabuz esploratzen dute, haiek beren mugak eraikiz. 

Metodologia hau bi zutabek sostengatzen dute; senak eta adimenak. Adimenaren barruan beste bi aukera eman behar ditugu: asmatzeko askatasuna izatea eta okertzeko askatasuna izatea. Bi kasu hauek ematen direnean hezitzaileak hor egongo dira, baina okertzen direnean bereziki. Kasu horretan, haurra etsituta edota triste sentituko da, baina hezitzaileak hor martxan jarri behar du bere lana, ikaslea motibatu eta berak besteek bezala egin dezakela sinestaraziz.

Klasea sei txokotan egituratuta dago; Mahai jolasen txokoa (partxisa, puzzleak, talde lanak...), sinboliko txokoa (antzerkiak, haien errealitatea transmititu...), eraikuntza txokoa, ordenagailu txokoa, esperimentazio txokoa... Bakoitzak nahi duen txokoan jolas dezake, baina eguna bukatzen denean bakoitzak ze txokotan aritu den apuntatu behar du, irakasleak ikas bakoitzak non aritu den ikus dezan eta zenbait txokotan egon ez bada, hurrengo asterako beste txoko batzuetan egoten animatu behar du. 

Haur bakoitzaren egoera aztertzeko, behaketa taula txiki bat osatu beharko dute kurtsoan zehar; haien aurrerapenak, arazoak... lokalizatzeko. Haurra hezkuntzaren ardatza da, zuhaitzaren enborra. Hortik eta haien interesetatik abiatuta sortzen dira proiektu eta metodo guztiak.

Bestalde, garrantzitsua da baita ere haurra eta natura kontaktuan izatea. Horretarako, espazio libre batean psikomotrizitzatea, oreka, esplorazioa... lantzen dute. Elikadura lantzeko ortu txiki bat ere badute, fruitu edota barazki bakoitzaren hazkuntza prozesua behatuz. Naturarekin kontaktuan egoteaz aparte, herriarekin ere harreman estua lortu nahian ari dira. Horrenbestez, herriarentzako ekimenak egiten dituzte, jai egun edo data garrantzitsuetan abestiak eta ikuskizunak eskainiz. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina