Pasaden astean aipatu bezala, goi mailako gradua egin zutenek Unitate Didaktikoa nola egiten den edo zer elementu izan behar dituen azaldu zuten. Gauzak horrela, hainbat kontu argiago genituelarik, taldeka egin behar dugun Unitate Didaktikoa egiten hasi ahal izan gara.
Gure kasuan (ANINASA), "Mazedonia" gaia aukeratu dugu, eta horrekin zerikusia duten hainbat jarduera ezberdin sortu ditugu, hala nola fruituen izenak ikasi, horri buruzko abestiak abestu, fruituen itxura eta kolore ezberdinak aztertu...
Gai hau aukeratu dugu haurrentzat aski polita eta egokia iruditzen zaigulako, honen bidez psikologiaren hainbat alderdi ezberdin gara ditzaketelako. Bestalde, oinarrizkoak diren hainbat balore transmiti daitezke, errespetua, elkarlana.. adibidez.
Momentuz, jarduera polita iruditzen zaigu, baina lan zaila da, eskerrak guk aukeratu dugun gaia maneiatzeko errazagoa dela eta guk geure ezagutzak ekar ditzakegun.
Unitate Didaktikoa apirilaren 25ean entregatu behar dugu eta 25 etik maiatzaren 6 ra talde bakoitzak bere unitate didaktikoaren aurkezpena egin beharko du, gainerako taldeek gaia zein den edo planteamendua nolakoa izan den ikus dezaten. Baina oraindik, lan handia dugu aurretik egiteke.
Espero dut prozesuan zehar gauza berri asko ikasi ahal izatea.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina