Aurreko lauhilabetean egin genuen moduan, honako hontan ere modulu lana buru behar dugu. Kasu honetan, beste mota bateko lana egin behar dugu; bost arloak batzen dituen lana.
Hasteko, talde bakoitzeko partaide bakoitzak gai bat aukeratu behar zuen eta gai hori defendatu. Gero, gai horiek komunean jarri behar genituen eta azkenik lauron artean gai bakarra aukeratu. Gure gaia udazkena da. Gai guztien artean osatuena, egokiena iruditzen zitzaigun... haurrek asko ikasiko duten proiektua da. Hortaz aparte, proiektu honen ekintza batzuk ez dira klase barruan egiten, basoan, mendian...baizik, naturarekin kontaktuan. Era honetan, udazkenari buruz ikasten dutena haiek haien kabuz deskubritu ahal izango dute, hostoak, makilak, zuhaitzak ikusiz, usanduz, ikutuz..
Modulu lanak hainbat fase ditu eta orain bigarren fasean gaude, zeinetan zer jarduera, esperimentu dauden aztertu behar dugu, zer arlo parte hartzen duen ... Nik uste dut erraz burutuko dugun lana dela, oso gai polita eta entretenigarria baita.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina