2016(e)ko martxoaren 12(a), larunbata

ZURE AMETSA ERAIKITZEN


Construyendo tu sueño izeneko bideo honetan lehenik eta behin aipatzen du, denetan garrantzitsuena, fantasia eta imajinazioa ezberdindu edota sailkatzea dela da. 

Imajinazioa gure bizitzako hainbat momentutan jartzen dugu martxan, normalean egoera bat gustatzen ez zaigunean imajinazioa erabiltzen dugu momentu hori beste era batera irudikatzeko edota nola izatea gustatuko litzaiguken irudikatzeko. 

Antzina, onenak pertsona azkarrenak, arinenak ziren. Hala ere, kasu askotan, ikus dezakegu arrakasta hori lortu duten pertsona asko eta asko ez direla unibertsitatera joan, adibidez. Kontua da, arrakasta hori lortzeko giltza, ezagutzan dagoela, gure bizitza osoan zehar ezagutza eta informazio ezberdina jasotzen joan behar gara. 

Dena den, esan beharra dago, beldurra beti hor daukagun elementua dela, eta hori dela eta, askotan ezin ditugu nahi ditugun edota gustatuko litzaigukeen gauzak egin.  Beraz, gauza bat egiterako orduan, inteligentzia ez da nahikoa izaten, beste elementu batzuk bilatu behar ditugu hori burutu ahal izateko; fedea eta amets horrenganako pasioa. Bi elementu hauek zure burua esnaraztea eta amets hori burutzeko gogoa piztea sortarazten dute.

Denek daukagu barruan oraindik ezagutzen ez dugun pasioa, gaitasuna... baina askotan ez gara horretaz konturatzen, eta ezertarako kapazak ez garela pentsatzen dugu, pasioa eta gure buruarenganako fedea ez dugulako. Kasu gehienetan, bultzada txiki hori faltza izan zaigu gure benetako talentua ezagutzeko. 

Aipatutako pasio hori izatea lortzen baldin badugu, neuronen arteko konexioa hasi egiten da, eta hauen besoetan dauden arantzak ere bai. 

Garunean guk gure buruari buruzko ditugun iruzkin negatiboek zuzenean eragina dute, horregatik oso garrantzitsua da hori oso ondo kontrolatzea eta gure buruari aurre egin behar diogu, nahi dugun hori lortzeko kapazak izateko. 

Beraz, denok daukagu ezkutuko talentu jakin bat eta gure ametsa burutzeko kapazak izango gara, beti ere pasioa eta fedea izanez gero. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina