2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

GURE UNITATE DIDAKTIKOA

Pasaden astean aipatu bezala, goi mailako gradua egin zutenek Unitate Didaktikoa nola egiten den edo zer elementu izan behar dituen azaldu zuten. Gauzak horrela, hainbat kontu argiago genituelarik, taldeka egin behar dugun Unitate Didaktikoa egiten hasi ahal izan gara.


Gure kasuan (ANINASA), "Mazedonia" gaia aukeratu dugu, eta horrekin zerikusia duten hainbat jarduera ezberdin sortu ditugu, hala nola fruituen izenak ikasi, horri buruzko abestiak abestu, fruituen itxura eta kolore ezberdinak aztertu...

Gai hau aukeratu dugu haurrentzat aski polita eta egokia iruditzen zaigulako, honen bidez psikologiaren hainbat alderdi ezberdin gara ditzaketelako. Bestalde, oinarrizkoak diren hainbat balore transmiti daitezke, errespetua, elkarlana.. adibidez.





Momentuz, jarduera polita iruditzen zaigu, baina lan zaila da, eskerrak guk aukeratu dugun gaia maneiatzeko errazagoa dela eta guk geure ezagutzak ekar ditzakegun.







Unitate Didaktikoa apirilaren 25ean entregatu behar dugu eta 25 etik maiatzaren 6 ra talde bakoitzak bere unitate didaktikoaren aurkezpena egin beharko du, gainerako taldeek gaia zein den edo planteamendua nolakoa izan den ikus dezaten. Baina oraindik, lan handia dugu aurretik egiteke.

Espero dut prozesuan zehar gauza berri asko ikasi ahal izatea.


2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

UNITATE DIDAKTIKOA

Gaur, didaktika orokorreko klasean goi mailako gradu egin duten hainbat klasekidek gainerakoei aurkezpen txiki bat prestatu digute, unitate didaktikoa zer den, unitate didaktikoaren atalak zeintzuk diren, elementuak nola azaldu edo adierazi behar diren azalduz.

Azalpena bukatu dutenean haiek egindako eredu bat erakutsi digute, haiek aukeratutako gaia "Lanbideak" izanik. Bertan, aurretik aipatutako elementu eta ezaugarri guztiak agertzen ziren. Honek aurrekoa hobeto ulertzen lagundu digu.


Bukatzeko, aipatu nahi nuke aski baliagarria izan zaigula, gaurko klasea oso baliagarria izan da.



CURRICULUMA ETA BERE DISEINUA

Pasaden astea, unitate didaktikoa eta curriculuma eta bere zatiak hobeto ulertzeko edo maneiatzeko, curriculuma eta bere diseinua eta curriculumaren hainbat zati edo atal landu genituen. Horretarako, taldeka elkartu ginen eta bakoitzak horren zatitxo bat analizatu zuen, aurkezpen bat osatu eta ondoren ahoz azaldu genuen, klase aurrean.

Gure kasuan, curriculuma eta bere diseinua tokatu zitzaigun. Egia esan, zati aski luzea zen, baina informazioa denon artean banatu genuenean argiago ikusi nuen. Niri bereziki Planifikazio motak izeneko atala tokatu zaitzaidan.


  • ZER DA PLANIFIKAZIOA? Irakaskuntzan, plan edo programazio bat egiten dugunean, egingo dugun lana prestatzen dugu.

  • ZENBAT MOTA? Bi: arrazionalistak eta prozesukoak.

  • ZEINTZUK? Lehen planifikazio mota paradigma teknologikoari lotu, irakaskuntzaren emaitzetan zentratzen da.Honako elementuak zehaztu: helburuak, edukiak, jarduerak, ebaluazioa eta tenporalizazioa.  Bigarrena paradigma interpretatzaileari lotuko genioke, gelan garatzea merezi duten printzipioak zehazteko irakaskuntzaren prozesuak aztertzen ditu. Honako elementuak zehaztu: Curriculum ofizialaren zentzua analizatu, prozedura printzipioak ezarri, edukien egokitasun eta antolaketa analizatu, jarduera esparru eta zereginak aukeratu.

  • EPEA kontutan hartuz…

  • “GAI UNITATEA” kontutan hartuz…

  • NORENTZAT den kontutan hartuz…



Egia esan, orokorrean baliagarria izan zaigula honi buruzko informazio gehiago jasotzeko edo elementu jakin batzuk argiago izateko, baina oraindik ere ikasteko asko falta zaigu.







2016(e)ko martxoaren 12(a), larunbata

ZURE AMETSA ERAIKITZEN


Construyendo tu sueño izeneko bideo honetan lehenik eta behin aipatzen du, denetan garrantzitsuena, fantasia eta imajinazioa ezberdindu edota sailkatzea dela da. 

Imajinazioa gure bizitzako hainbat momentutan jartzen dugu martxan, normalean egoera bat gustatzen ez zaigunean imajinazioa erabiltzen dugu momentu hori beste era batera irudikatzeko edota nola izatea gustatuko litzaiguken irudikatzeko. 

Antzina, onenak pertsona azkarrenak, arinenak ziren. Hala ere, kasu askotan, ikus dezakegu arrakasta hori lortu duten pertsona asko eta asko ez direla unibertsitatera joan, adibidez. Kontua da, arrakasta hori lortzeko giltza, ezagutzan dagoela, gure bizitza osoan zehar ezagutza eta informazio ezberdina jasotzen joan behar gara. 

Dena den, esan beharra dago, beldurra beti hor daukagun elementua dela, eta hori dela eta, askotan ezin ditugu nahi ditugun edota gustatuko litzaigukeen gauzak egin.  Beraz, gauza bat egiterako orduan, inteligentzia ez da nahikoa izaten, beste elementu batzuk bilatu behar ditugu hori burutu ahal izateko; fedea eta amets horrenganako pasioa. Bi elementu hauek zure burua esnaraztea eta amets hori burutzeko gogoa piztea sortarazten dute.

Denek daukagu barruan oraindik ezagutzen ez dugun pasioa, gaitasuna... baina askotan ez gara horretaz konturatzen, eta ezertarako kapazak ez garela pentsatzen dugu, pasioa eta gure buruarenganako fedea ez dugulako. Kasu gehienetan, bultzada txiki hori faltza izan zaigu gure benetako talentua ezagutzeko. 

Aipatutako pasio hori izatea lortzen baldin badugu, neuronen arteko konexioa hasi egiten da, eta hauen besoetan dauden arantzak ere bai. 

Garunean guk gure buruari buruzko ditugun iruzkin negatiboek zuzenean eragina dute, horregatik oso garrantzitsua da hori oso ondo kontrolatzea eta gure buruari aurre egin behar diogu, nahi dugun hori lortzeko kapazak izateko. 

Beraz, denok daukagu ezkutuko talentu jakin bat eta gure ametsa burutzeko kapazak izango gara, beti ere pasioa eta fedea izanez gero. 


2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

OROITZAPENAK



 Izaskun Camiñasek eskola edo Ikastola batean praktikak egiten ari zela, berak txikitan ikasi zuen abestia ("untxia") abestu zuten umeek, sekulako oroitzapenak etorri zitzaizkion burura. Beraz, haurrek abesti hori abesten zuten bitartean berak grabatzea erabaki zuen, berak txikitan horrelako beste grabazio bat zuelako, bere aitak grabatutakoa (bera 3-4 urterekin abesten agertzen zen).

Bideo honen bidez, abesti batek zer nolako sentimenduak edo oroitzapenak birsorrarazi dizkion adierazi nahi du, nahiz eta 24 lau urte pasa diren, abesti horrek 3 urte zituen egunera garraiatu du. Ziur gutako askori ere horrelakoak gertatu zaizkigula, baina berak guztiokin konpartitu nahi izan du, berarentzat oso momentu berezia izan delako. 

Nire aburuz, oso momentu polita eta hunkigarria izan da, baina ziur berak inor ez bezala disfrutatu duela.

2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

FELDENKRAIS



 Honako bideo honetan haur txikitxo bat agertzen da. Hainbat mugimendu egiten saiatzen ari da, baina ezinezkoa egiten zaio, ezin du. Apurka-apurka lortu egin du eta mugimendu hori abiapuntutzat izanik, orain askoz gehiago egin ditzake. Bitartean, narratzaileak bere helburua lortu arte egin duen ibilbidea kontatzen du, fase ezberdinak sailkatuz.