2016(e)ko otsailaren 20(a), larunbata

Esperientzia



Esperientzia hitza hitz soila eta arrunta dirudi, baina haur hezkuntzaz ari garenean hitz horrek ezinbesteko garrantzia dauka.  Esperientzia da haurrei aurrera egitea posiblea egingo diena, horren bidez gauza asko edo gauza gehienak ikasiko dituztelako. 

Haurrek berez txikitatik kuriositatea dute eta beti daude gauza berriak ikasi eta deskubritzeko prest. Askotan tronpatuko dira, beste askotan harrigarriak diren gauzak deskubrituko dituzte eta bereak egingo dituzte. Ezetz dirudien arren, bata zein bestea gertatzen denean zerbait ikasiko dute. 

Egin nahi duten hori nahi duten moduan gertatzen ez denean, hurrengo batean kontu handiagorekin egingo dute, edota ez dute berriro errepikatuko, segun esperientzia zein eta nolakoa izan den. Beraz, hori esperientzia txar baten bidez ikastea da. Esperientzia ona izango da, bestalde, pentsatu dutena ondo ateratzen denean, esperientzia hori ondo burutzearen ondorioz, zerbait berria ikasi dutelako eta baita ekintza hori nola egin ikasi dutelako ere. 


Hau horrela izanik, pertsona baten ezagutzaren oinarria hitz batean laburtu edo deskribatuko genuke: ESPERIENTZIA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina