“Aprender es renunciar, renunciar a mis ideas para que
los que saben mas que yo me los transmitan”
Hainbat astetan
zehar Tonuccik emandako hitzaldien bideoak ikusi izan ditugu. Bideo ezberdinak
ziren, baina nik lehenengo bideoaren laburpena edo sintetizazioa egingo dut.
Antzina, Erroma haurren
hiria zela esaten zuten eta hezkuntza Fano hirian jaio edota sortu zela.
Bertan, haurrek, lanak, irudiak … egiten zituzten eta horien bidez haien
pertsonari buruzko informazioa jaso zezaketen. Metodologia hori gaur arte heldu
zaigu, ebaluatzeko beste era bat izanik.
Gaur egun,
hezkuntza sistemak hainbat arazo edo gorabehera ditu, gehienbat estatuak inposatzen
dituen erreformak direla eta. Hezkuntzan erreforma bat sortzeko kontutan izan
behar den lehenengo gauza eskola da, eskola eta hezkuntza mundu horretan parte
hartzen duten guztiak, erreforma berri horren aldaketek haiengan izango duelako
eragina. Horregatik, hartzen dituzten erabakiak, askotan ez dira zuzenak izaten.
Haurra jaiotzen
denean, zer heziketa mota jasoko duen izaten da kontutan, baina haur horren
bizitzan hori izango da momenturik garrantzitsuena? Egia da, pertsona bakoitzak
zer heziketa jaso duen garrantzitsua dela, baina heziketa horren ondorioz, zer
izatera helduko den da kasu honetan benetan inportateena. Esan bezala, haur
hezkuntzan ematen dira oinarrizko uneak, etapa horretan prestatu beharko ditugu
etorkizun batean biziko dituzten une eta egoerei aurre egiteko.
Beste alde batetik,
haurren negar egiteko beharra aipatu zuen. Haurrek hasieran, berezkoa den gauza
delako egiten dute negar, baina hilabeteak edo egunak pasa ahala, negarraren
bidez transmititu nahi dituzten gauzak aldatzen doaz, beste arrazoiengatik
negar eginez. Era horretan, amak bere
negarrak interpretatu eta elkarren arteko akordio bat lortzen dute, haien
artean komunikatzeko moduak sortuz.
Okertzea edo gauzak
txarto egitea ez da gauza negatiboa, positiboa baizik (“Los errores son bonitos”).
Akatsen bidez gauza asko ikasiko dituzu. Lehenik eta behin, non okertu zaren
identifikatu behar duzu eta ekintza hori berriro egiten saiatu, oraingo
honetan, aurrekoan baino hobeto edota beste bide bat erabiliz.
Marrazkiei
dagokienez, marrazkien bidez haurrari buruz asko ikas dezakegula esaten zuen,
marrazkia nola burutu duen, zer nolako marrak, baliabideak … erabili dituen
aztertuz. Etxe bat egiten duenean, tximinia edo teilatua lehenengo egin duen,
kotxea gurpilak goian dituelarik … Garrantzitsuena, haurrei marrazki librea
egiten uztea da, era horretan ez dira
mugatuta sentituko eta haiek nahi dutena irudikatuko dute, behin birritan edo
hamar aldiz.
Irudi bat behin
baino gehiagotan egiten badute (72 aldiz adibidez), beste gauzarik ez zaiolako
interesatzen da, eta irudi horrek arrakasta izan duela eta berak egin duen modua
eta era egokiena izan dela ikusi duelako.Horrenbestez, emaitza ona lortu du eta
bere lanagatik zoriondu egin dute. Beraz, emaitza hori berriro ere lortzeko
nahiarekin, hurrengo batean, prozesu berdina burutuko du.






