2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

PROIEKTU BIDEZKO IKASKUNTZA





Nekane Otxoak, Arrankudiagako eskolako zuzendariak hitzaldi bat eman zuen. Bertan honako ideia hauek nabarmenduko genituzke.

Hango eskolan, gela txikia daukate, oso jende asko ez dagoelako eta adin guztiak elkarrekin daude lanean. 2 urtetik 6. mailan dauden haurrekin aritzen dira lanean, baina metodologia ezberdin batekin; proiektuen bidez. 

Proiektu horiek, haurrak aukeratutakoak dira eta hauei esker, haurren hainbat alderdi garatu ahal izaten dituzte. Proiektu hauen helburua, mundua, gure burua, errealitatea...ulertzea da. 

Haurrek, normalean zalantza eta galdera asko izaten dituzte, haiek berez horrela jokatzen dutelako, eta hauen bidez jakinmin hori asetu ahal izango dute. 

Ez dute matematika, ez hizkuntza ez eta arlo jakin bat lantzen ere, proiektuak besterik ez dituzte aurrera eramaten, eta proiektu horien oinarria testuak dira. Hauei esker, haur bakoitzaren ahots, iritzi.. ezberdinak entzun eta ezagutu ahal izango ditugu, aldi berean haiei libreki adierazteko aukera emanez. Era honetan aniztasuna lortuko dugu.

Metodo honen bidez, testuak ez bakarrik idatzi baizik eta irakurri eta interpretatu ere egingo ditugu, testuen helburua komunikazioa izanik. Proiektu batzuetan, ikasleak testuak egiteko beharra du, beste batzuetan, proiektuak eskatuko dio haurrari zein momentutan egin. 

Testuak ez  dira bakarrik irakurtzeko,interpretatzeko.. gauzak kalkulatzeko ere badira (adibideak bideoan). Hauek egiteko erak ere anitzak dira; grafikoak, mapak...

Lehen Hezkuntzan ere metodo hori jarri dute martxan, ta badirudi aurrera doala. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina